Euskera
por Iñaki Camino Letxundi
Sinesten dut
Sinesten dut Bizi Ama ahalguztidunaren baitan
Zeru-lurren sortzailearen baitan.
Gizakia den bere Seme aitzinatuaren baitan sinesten dut
Garapen gorian mundura ekarria izanik aitzinatuz doana,
Bizia zanpatzeko eta lurperatzeko dauden Pilatos guztiak
eta dogma zanpatzaileen sortzaileak
gora-behera.
Baina Bizia beti berpizten da eta gizakiak
biharrerat abian jarraitzen du.
Izpirituaren zeruertzetan sinesten dut
Hura munduko energia kosmikoa baita.
Beti goiti doan Gizatasunean sinesten dut.
Bizi iraunkorrean sinesten dut. Amen.